Xedea
– Hiri-hondakinak biltzearen ondoriozko ordainagirien banku-helbideratzea.
Eskatzaileak/Onuradunak
– Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesdun.
Baldintzak
– Zergaduna edo ondasunen ordainagiriaren titularra izatea.
Izen ematea/Eskaera
– Bulegoan: kontu horretan helbideratu nahi diren zergak zehazten ez badira, mankomunitateak eskatzailearen izenean egiten dituen aldizkako zerga guztiak helbideratuko dira.– Eskaera bat egin behar da ordainagiriaren titular bakoitzeko, ondasun berarako bada ere edo senideak badira ere.– Borondatezko ordainketa-aldia amaitzeko data baino, gutxienez, 2 egun lehenago egin behar da eskaera. Bestela, helbideratzeak ez du eraginik izango ordainagiri horretatik aurrera, egiten diren hurrengoetatik aurrera baizik.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
– Eskabide-eredua beteta.– Eskabide orokorra eskatzaileak edo horren ordezkariak sinatuta.